Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB (makinazkoa)^

Luis Mitxelena nor.
Alemana nor.
Luis Mitxelena pasiada bat egitera zijoala arkitu dut eta galdetu diot:

—Nola hemendik?

—Ikasle-jende talde bat duzute hemen eta haiek deituta etorri naiz.

—Esan zaidazu ze ikasle talde den.

—Lehenengo jakin behar duzuna hau da: Kurso hau Nevadako Universidadeak eratu duela, beraz hemen bildu den jendea universitario jendea dela. Baina honera etorri diren ikasleak ez dira denak ez gutxiago ere Nevadakoak. Zuri komeni litzaizuke alde batetik eratzaileekin mintzatzea eta bestetik honera etorri den jendearekin.

—Nortzuk dira eratzaileok?

—Beste batzuen artean Yon Bilbao eta Eloy Plazer. Biak etorri dira irakasle bezela. Yon Bilbaokin naiz euskeraz naiz erderaz mintza zindezke. Eloy Plazer-ekin kastellanoz beharko duzu. Ikasleen artean berriz euskeraz dakitenak, beno, poliki samar dakitenak ere badira. Kastellanoz oso ongi dakitenak ere nik zenbait ezagutzen ditut eta beno, hemen bada Nevadako ez den Marista bat ere Plaentxiarra. [I]

Hontan gazte bajuto [sic] zabal eta bizardun batekin trikitx egin dugu. Eta Mitxelenak:

—Hau ere kursora etorritakoa dugu. Honek ere esan dezaizuke zerbait.

Mitxelena ingelesez mintzatu zaio. Ondoren kastellanora etorri dira. Gazte hau alemana da. [II] Agurtu dut eta galdetzen hasi natzaio:

—Zenbat ikasle bezelatsu etorri zerate?

—32 edo. Talde bat baino gehiago gera. Dozena bat inguru edo zerbait gehitxoago linguistika kontuakin etorri geranok. Zenbait jatorriz euskaldun direlako etorri da. Bada hemen, neskatxa bat behintzat, euskeraz ondo egiten duena. Bada persona nagusi bat edo beste Euskalerria ezagutzera bakarrik etorri denik ere. Beste talde bat antropolojia ikasten ari da. Beraz talde bat baino gehiago gera.

Mitxelenak hartu du hitza:

-Hauek Ustaritzen hasi ziren. Gutxienez 15 egun egin dituzte Ustaritzen. Gero honera etorri dira eta hemen hilabete hau osorik egingo dute. Abuztuaren 5-ta arte edo egoteko dira hemen. Larunbat eta igandeetan ez dute eskolarik izaten eta orduan, nik badakit Panplonan izan zirena Sanferminetan eta gero Erribera aldera ere uste dut joanak direla eta ez dakit Larunbatean Donostiara joango ote diran, horrekin dabiltz.

—Aizute: Nik importante billatzen dutana hau da: jende hau estudioko jendea dela eta hortara etorri dela.

—Bai, erantzun du Mitxelenak. Nik uste dut, beno, bi urtez behin etortzen dira, eta aurten etorri dira bigarren aldiz. Aurrekoan Ustaritzen egon ziran. Hauekin etorri diren irakaslez gainera hor dabiltza Oñativia euskal dantzak erakusten, txistua jotzen erakusten eta euskerazko klaseak ematen ere. Beno, hontan hasierako gaiak, bere irakaspide ezagun horrekin. Morfolojia zerak ematen die, Oskillasok.

—[Ori Iruñatik etorri da ezta?] (1)

—Bai. Eta gero sintaxis-kontua zerak, ..................k. (2) Horrek euskeraz oso ondo daki eta bere doktoraduko tesia euskal errelativuaren [sic] gainean egin zuen Txikagoko universidadean.

Alemanari galdetzen diot:

—Zu, zenbat universidadetako ikasleak bildu zerate? (3)

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Hizkuntza
Azpi-gaia: Euskara: Modernotzea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa