Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB, (B) bertsioa^

Euskaldun naizenez eta
euskaldun nahi dudanez gero
euskararen beharrean nago; (1)
euskara emaile askorik ez dago, (2)
baina daudentxoak agortu nahiko
lituzkeenik, asko:
inperioa, zepaioa,
paroa eta promozioa.
Besteak beste,
Argia-k euskara ere [I]
eman egiten dit.
Hala da ze, Argia, esaterako,
euskara ematen didan [x?] (3)
kriseilu piztuetako ere bada; (4)
zenbait euskaldun suharrek,
astero baino ez bada ere,
lanaren erruki gabe,
iziotzen duen zuzia
hainbeste erdararen erdian
euskararen edotariko (5) errainuen
beharrean arkitzen den
euskara berberaren eta
dena beharreko euskaldunon (6)

Gaia 1: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa