Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskaldunok [sic] sinisten duten
Jainkoa dut adoratzen
Euskeraz ulertzen duen
Jainkoa dut Jainko aitortzen
zeren Jainkoa edo da bakoitzaren
edo ez da inoren. (1)

Herri euskaldunak euskeraz
maitatu zuen Jainkoa
euskeraz agurtu zuen
apaiz zijoakion semea.

Herri euskaldunak
euskeraz eman zion
fraile eskekoari limosna.

Herri euskaldunak
euskeraz lagundu zien
monjen konbentuei eta
apaizak prestatzen zizkion (2) seminarioei. [I]

Herri euskaldunari
euskeraz zizaion laguntza eskatu
eliza santuaren
preminetarako.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa