Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskeraz egiten dutalako
basati deitzen naute.
Basati izan nahi dut nik
basati eta libre. (1)

Mundua nahi dut maitatu
neure Herriko lurretik,
neure Herriko lurretik eta
inork behartu gaberik.

Munduak ez du mugarik
maite duanarentzat:
bere basotik maite du lurra
nire Herriko zuhaitzak.

Libre ez dena, haura da
maite ezin dezakeana.
Maitatzeko libertadea da
nik gaur eskatzen dutana.

Euskera bai dut bihotza eta
bihotz-taupada bizitzan,
nire libertadea ezin da
euskera besterik izan.

Euskeraz naiz ni bakarrik (2)
euskeraz naiz ni libre,
eta euskeraz bakarrik
nezake mundua maite.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa