Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez dakit Teologiarik
ez bait du hondorik
infinitua bezain sakona delarik. (1)
Fede hau tinkatzeko —ezartzeko—
ez daukat oinarri trinkorik,
itsas-olatutako
ol kulunkari arin bat besterik,
ur mugikorren gaineko
ol bat bai horratik,
edo ta ol holako ez dakit zer
ur handien gaineko
ur ilunen gaineko
ur astinen* gaineko
non ozta kokatu
non larri kokatu
non zerbait fidatu
euskarri holakorik.
Hari nagokio
hari noakio
hari darraikiot.

Gaia 1: Fedea
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa