Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A1S^

Ez diot inori
ezer eskatu nahi
haien ondasuna
gutxiagotzekotan.
Ematen didate,
eskatu gabe ere,
nahikoa.
Zenbat ez diodan zor
inori
Etxe, erreminta, bide
eman dit
gizarteko lege
babesgarriak
Paratu ditu niretzat
eta munduko zoko
urrunenak dizkit
alkantzuan ipini
teknikaren bidez
inork —gizarteak—
baliabide handiz
hornitu nau
Ez diot gizarteari
ezer eskatu nahi
bere ondasuna
gutxiagotzekotan
gehiegi ere eman dit
gehiegi ere zor diot
Eskatu gabe eman dit
behar dudana eta
gainez dudana ere. (1)

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: esker oneko
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa