Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gazte bat naiz,
nahikoa dut nere
arazo pertsonalekin.
Nahikoa dut dirua
nundik atera
jakitearekin
gainetikoa badakit

Gaztea naiz zion
eta iristen zuan diruarekin
janzten zen
jaten zuen
ibiltzen zen (1)

Gazte bat naiz zion
astean gazte ez dena
baina jaietan bai.

Irtetzen dut kalera
igotzen dut autora
eta joaten naiz
lagunen artera.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: gaztetasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa