Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A1S^

Gustora nago ba oraintxe
egonean egoteko
astiune honetan!
Haizeak gozoti [sic] ukitzen (1)
nauan (lekuetan) mementuetan (2)
sentitzen dut neure
bolumenaren ertza,
haizeak gozoki
ukitzen nauenetan;
eta haizeak gozoki
ukitzeari dionean
uzten
ez dut ertzik sentitzen
eta ez dakit non naizen
hasten eta non
naizen amaitzen.
Behar bada
txoriak askatu duen
kantuaren antzeko naiz:
espazioan kantua
ezerk lotzen ez duela jada
ta espazioan neu ere
ertzik gabeko neure
kontzientzia,
zorionean.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Izadia: atsegina
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa