Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hiru dorre arantzatsu
eta friso lazgarri bat;
hemen dago Arantzazu.

Friso buruan Andrea,
oinetan zerraldo duen
Semearen minez dela,

eta, beherago, Maisua
gorpu sakaildu dakusan
apostoladu izua.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa