Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hitzez mintzatzen naiz, baina
irudiz aitzera eman;
ezin baiditut [sic] zuzenki
ezin baiditut zuzenki
direnak direnez esan.

Arrainka* ditut asmatu
hitzen azpiko ipuinak;
hitzak itzul itzazu ta
hitzak itzul itzazu ta
irtengo dute arrainak.

Txakolin, txakolin txolin,
irudiz bakarrik samin, (1)
minduta nengoelako
minduta nengoelako
egin zaitut horren gordin.

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa