Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hutsarte itsasoz beste aldetik
nauzu deitzen.
Ikaragarria da
hutsarte itsasoa.
Adimenak eta bere arrazoiek
atzera deragidate.
Nor daiteke fida
bizirik irtengo
ote duen halako
badaezpadakotik?
Eta agian horixe du
eta ez besterik
eskatzen didazuna:
bota nadila behingoz
leize hotz horretara
Zurekin topez dezadan egin
edozein gunetako
edozein unetan.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Fedea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa