Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Idaztea=
— denbora gustora ematea
— ariketa entretenigarria
— norbere barrua asastatzeko bidea
— zerbait adieraztera geure buruari egin ohi diogun erronka [aupada, sic] bat
— Jolasa da. Nekatzeraino zaramatzan jolasa. Aritu izanaren gustoa uzten dizun kirola.

Idaztea
— zuritatu beharra zeregin asko hartuz eta aurrera ateraz.

Idaztea
— Nere gustua gehiagotan egin ez badut, beste zereginen -eskolen, apaiz arazoen, eskulanen-, hortarako giro faltaren eta beste arrazoi eta aitzakiaz gain, nere herabetasun, kikiltasun, lotsartasunarengatik* [sic] ere izan da eta ez gutxi; kemen gehiago izan banu, arriskatu-zaleago izan banintz, nagusiei esaneko izateaz gain, neuretasunean argiago agertu izan banintzaie, ez zitzaidan gertatu zaidanik jazoko. Nik uste dut geratzen zaizkidan egunetan ttirrittarena egiten utziko didatela nere anaia eta nere nagusiek. Nik egin dezakedan gauzarik eta eginkizunik egokiena horixe litzateke eta. [I]

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa