Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Igaroari begiratzen badiot
ez dagokit, ez dut
luzaro bizitzerik.
Hala ere
apirileko goiz honetan
bizi dudan une hau
nahikoa dut
hain nago ongi
eguzki berri honek
iratzartzen ari duen
Arantzazuko paraje
lur eta harkaitzezko
mendi ta sakostakoan*.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa