Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Ikusten dudana diot.
Haur baten antzera
ikusten dudana kontatzen dut etxean.
Dorre handi baten gorenean
IBERIA dioen anuntzio handia
ikusi dut Avenida de América
hasten den puntuaren inguruan.
Torre de Madrid ere ikusi
dut eta Plaza de
Colonen jaso dituzten beste
bi dorre handi ere.
Madrilek gora bide hartu
duela ematen du kalez
gabiltzanon tamaina
geroz eta txikiagotuz.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa