Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jauna, hemen zaude.
Bertonago zaude hemen
ni neu nagoen baino.
Jauna, berton zaude
eta bila natorkizu.
Neu nago zugandik urrun.
Bila natorkizu. Bila nabilkizu.
Ezin dut urratu
zugandik banatzen nauen
kalamidadea.
Zeuk beharko nauzu
zeuganantz xurgatu
dasta zaitzadan,
goza zaitzadan
argitzen gaituzun
epeltasun osasungarri Hori.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa