Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A3S^

Jauna, zeurekin gura dut
pasatu neure denbora,
zeurekin gura dut egon,
ez dut galdu nahi unerik
zeure ondotik kanpora.

Jauna, zu hemen zaude ta
ni ere hemen naukazu.
Gertuan senti zaitzadan
grazia egin idazu.

Zeuk emanik dut denbora
eta nik zeuri damaizut
zeu zara nire guztia,
neure betirauna zaitut.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Denbora
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa