Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Jendea lanera doa
korrika doa metrora
korrika doa metrora
ta andenak bete ditu

Goiza da eta jendea
korrika doa lanera
korrika doa lanera.
Ogiaren erostera
ogiaren erostera
korrika doa jendea
korrika doa jendea
Ta iratzari da haizea
ta iratzarri da haizea
korrika doa jendea
korrika doa lanera
ta ez da bukatzen kalea
ta ez da bukatzen gosea
ta ez da bukatzen astea
bere goizez bere gosez (1)

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa