Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Madrilen,
euskara baietz diote,
ongi dirudiela euskara maitatzeak.
Madrilen,
frantsesez entzuten dute
eta ontzat ematen dute
frantsesez egitea
nahiz eta tutik ulertu ez.
Madrilen ingeleraz entzuten dute
eta ontzat ematen dute
ingeleraz egitea
nahiz eta tutik ulertu ez.
Madrilen
euskaraz baietz diote,
baina entzuten dutena
euskara dela dakitenean,
es una groserķa diote.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Kontrakoak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa