Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ni jende naiz, esan zidan
urlia atezaiak [forjara zijoanak].
Eguneroko ogia irabazi behar duen
beste nornahi bezala, jende naiz soilki. (1)
Ni eta ni bezalako gu
jende gara [gara jende].
Zigarro bat eskaini zidan.
Estudiatzeko aukerarik izan ez genuenok,
gazterik lanean hasi behar izan genuenok. (2)
Larunbat arratsaldetan
tabernen [sic] baten ez bazan
hor ibiltzen ginan kalez-kale
nolabait eta gehienetan aspertuta.
Guk ez dakigu ikasiak bezala
denbora ematen, jaietan.
Zinetara ere joaten ginen
Perezen tabernan neskame ziharduela
ezagutu nuen orain emazte dudana.
Lau ume ditugunez gero
orduka baino ez da zerbitzera joaten.
Ventasko metro ataka hurruntxo [urruntxo] geratzen zaigu.
Ahalegina eginda irabazten duguna
aisa joaten zaigu
umeen eskoletan eta.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Pobretasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa