Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Nik
ez al dut eskubiderik
esateko
zergatik
nagoen tristerik?

Zergatik
ezin nezake nik [Herriak damaidan] (1)
tristura hau esan:
heriotzaren
eta bizitzaren
artean hilgo
ez hilgo
Herri baten
atal
makal
sentitzen naizelarik tristeki? (2)

Zergatik
ezin nezake nik
tristura hau esan:
nere Herriaren
agoni mikatzak
naualarik [nauala] estutzen
eta (3)
heriotza beltzaren
beltzura didala (4)
ikus-arazten?

Istillu honen
egia esatearren
nik ez dut ulertzen
zergatik nauten
ixil-arazten,
edo (5)
zergatik dituzten
nire kantu-letren
letrak eragozten.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa