Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Nire borragomak
idatzi dudana
ezabatu du;
baina eskuaz
behar izan dut kendu
borragomak utzi
didana paperean.
Nire borragomak
ezabatu egin du
idatzi dudana
baina ez du suntsitu:
zenbait kiribil utzi du.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa