Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Pintada bat egingo dut
zeruko ganga altuan
eta pintadan jarriko
letra handi ta klaruan
zein bizigiro nahi dudan
bizi ta goza munduan.

Hastera noa idazten
nahi dudan edertasuna,
jende guztiak merezi
duen egokitasuna:
"Lurrean alaitasuna,
lurrean ongitasuna,
lurrean adiskidantza,
adeia, jatortasuna".

Pintada bat ezarri dut
zeruko ganga altuan
eta pintadan jarri dut
letra handi ta klaruan
zein bizigiro nahi dudan
bizi ta goza munduan.

Zeuri, zeru, pintadaren
kargu ta segurtasuna;
zeuk garbitu, zeuk berritu,
zeuk zaindu argitasuna:
"Lurrean alaitasuna,
lurrean ongitasuna,
lurrean adiskidantza,
adeia, jatortasuna".

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa