Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Puntapaxa axaleko askatu errezez ibili arazi
idazlanen [esankizunen]
funts eta formei?
Hala ere sarri
entzuten zien begiei.
Baina
ezin zen askatu
ezin zuen lehertu
bere ohiko tankera tanke tankarrik
ezin zen atera usarioko araudi gogor koskoldu gogorretatik
ezin zen jarri era berritako idazkera entsegurik urratzen.
Nola behar zuen sortze berrien prespetiba-martxa aldaberatan
idatzi? Nola perzepzio prezeptiba[tan] (1) elkorretan

Eta ez zen ausartzen
zekiena uzten
eta prudentziaren
buruko painueloz
estali zituen
begiak
alferrik
idazle begi
bait ziren
zapi azpitatik ikusten
zekiten
zuten
zioten
zekienez ezin baliatu zenez gero
hiltera [sic] etsi
ala
berriz ikasi behar zuela
ofizioa.
Eta idazleak aukeran hiltera etsi zuen.

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa