Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A2S^

Soroan hazi ona
erein dugula-ta
besterik gabe, ezin
bizi gintezke lasai [I]

Soroan hazi ona
erein egin behar da
baina belar gaiztoa
erein gabe agertzen da
eta bere kontura
joaten da garatzen
ereindako hazia
azpian hartzeraino

Soroan hazi ona
zaindu egin behar da,
erein gabe ta noiznahi
sortzen den belar txarrak
hazten eta garatzen
utz diezaion baldin
benetan nahi badugu (1)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa