Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Asti une bat duzu
asti aldi bat noizbehin
lagunekin iharduteko,
prentsa irakurteko
edozein atseden modu
hartzeko aukera duzu
baina jartzen zara idazten.
Arriskuak, abenturak, badaezpadak
deitu zaitu. Mila aldiz
liluratu zaitu idazteko dei sorginak.
Idazteko deia ote duzu sorgin
ala sorginen bat ote duzu
idaztera deitzen zaituena?
Edozelan ere deiak badu
erakarpen tiraegile fatalik
eta idazten jarri zara. [I]

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa