Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Xabier adiskide: Hona Gabon jaiak berriz ere. Pozik ikusi dut horian eta beltzean egin duzun aurtengo Gabon-estanpa. Ilun asko dago bertan, baina handia da argiaren presentzia ere. Iluna irudi egin duzu argian eta argiak ametsgarri bihurtzen du irudia. Geldi eta luzaro begiratu diot eta gustura, ilunaren sakontasuna du eta argiaren poza. Ez du hausten bakerik, eman egiten du. Eskerrik asko. Segi zuk Gabon jaiak gozatzen, badakizuta.

Zorion anaia Rafael Leteri eta anaidi osoari. [I]

Gaia 1: Gabon-agurra
Gaia 2: Artea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa