Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zai zauzkat, anaia,
zai arreba hori,
hurbiltasun zaizkizun
hitzon zai.
Bizi dira zuretzat
nire, zureganako
oroitzapenaren
ageri apurrak.
Nola ez hitzegin zuri,
nola ez zuri esan
nolatan zauzkadan

maite zaitut eta
zure ondoezaren
ondoenean
eman nahi dizut hitza
zure antsia horren
zure nahigabe horren,
hitzok bestek bete ezin
diezazuken hutsarte
horren sakonean
ezartzen dizudala

Nik ezingo zinduzket
igurtzi besterik
eskua igurtzi edo
ezpainetako musuz
Hitzez, ordea, anaia
hitzez arreba hori
hitzez hel naikekizu
antsia hortaraino
hitzok bestek bete ezin
diezaizukeen hutsarte
barrenengo hortaraino:
Horregaxetik [sic, horrexegatik?] zauzkat
hurbiltasun zaizkizun
hitzon zai

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Maitasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa