Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zorioneko gaude!
Sor Isabel delata
urrezko eztei-festa
ospatzen baitugu gaur.

(Sor Isabel delata (1)
batean bildu gara,
beragandik argia
beroa ta gozoa
hartu dugun moja eta
talde eder bat iloba.

Urrezko ezteiek poz
dirdiratsura deitu
gaituzte, atsegina
oparo agertzera.
Zorioneko gaude
sor Isabelengandik
hainbeste hartu dugunok!)

Urrezko eztei-festa!
Aukera apartekoa
sor Isabeli gure
maitasuna azaltzeko.
Zorioneko gaude!

Urrezko ezteiotan
inoiz baino hurragotik
nahi diogu lagundu
ekitera goazen
aukaristia honetan.

Maitasunez, poz pozik,
berriro ere bere
buruaren eskaintza
guztizkorako gertu
sor Isabel gurea,

hain bihotzeko iloba
eta ahizpa mojok ere
hurran gaituelarik,
festaren muinenean.
Zorioneko gaude!

Ekiogun mezari.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa